Press "Enter" to skip to content

LESBOSEKO EXPERIENTZIYA, 2019ko Uda TITI.

Bahar izena duen lagun bati erositako koadroa. Bakoitzak bere azalpena bilatu dezala

2016an geundela, dantzetako lagun batek Bilbora joateko esan zidan, janaria PERTSONA errefuxiatuei ematen zien elkarte batean laguntzeko.
Hantxe igaro genuen denbora, abenduko goiz hotz batean, pegatinak eta kamisetak saltzen. Egun hartan ezagutu nuen ZAPOREAK elkarte gipuzkoarra (Afrikan zebilen 2013tik lanean proiektu txikietan, baina garai hartan Greziara joan nahi zuen elkartea zen), kamiseta zuri bat erosi ere erosi nuen.

Gogoan dut, bertan egonda, bihotzean elkarte horrekin edo nire kabuz zonas de konfliktoetara joateko gogoa piztu zitzaidala, “wapo legoke”, esan nuen. Handik gutxira, ZAPOREAK Quios-era pintxe de cocina bezala joateko bolondresak behar zituela jakin eta  dokumentu bat bete nuen. Bertan, sukaldearen inguruan genekiena bete behar genuen, gaur egun 7 gauza sukaldatzen badakizkit, garai hartan ezta arrautz egosi bat zer zen ez nekien ere. “¿sabes cocinar” y yo “no” eta horrelakoak jarriz bete nuen lehenengo formulario hura, Quiosera sekula ez nintzela joango ya onartuz. Los pies en la tierra esaten zidaten nire hurbilekoek.

Denbora aurrera joan ahala, paraleloki gure herrian errefuxiatuen taldea sortu zen, Zierbenako pertsona ilegal horientzako lan handia egiten hasi ginen, guk eta meatzaldeko ya lagun bihurtu diren elkarte batzuen artean. Garai hauetan errefuxiatuen inguruko egiazko kontzientzia garatzen hasi ginen, zer den errefuxiatu bat, zergatik bidaitzen duten, zein den guk haien egoeran dugun erantzukizuna,… Beste elkarte potente batzuk ezagutu genituen, Ongi Etorri Errefuxiatuak adibidez, zeintzuek asko irakatsi ziguten. Ezin dira ahaztu, bizitzaren etapa honetan Merce, Bea, Ridou,… bezalako pertsonek zenbat aberastu gintuzten eta zenbat ikasi geunen elkarrekin.

Esan dugun bezala, denbora aurrea joan ahala, berriro ere ZAPOREAK-eko formularioak urtero rellenatzen jarraitu nuen, ya ez zeuden Quiosen, baina bai Atenasen, gero Patrasen, eta azkenik (eta gaur egun), Lesbosen amaitu zuten anoak ematen.
Nire inguruko jendeak “los pies Aritz en la tierra” esaten zidatela beti present edukita. Mugarri diren frase horiek zenbat min egiten duten gure ametsen lorpenean.

2019ko ekainean, Trapagarango errefuxiatuen taldeko zenbait kidek kristorengo lana egin genuen ZAPOREAKENTZAKO janari bilketa egiten, ezin ahaztu Anderek (ahurdun egonda) egin zuen lana, berak ia dena mugituz. Bilketa horiek herriko eskola guztiekin batera egin ziren eta arrakasta handia eduki zuen. Janariaren kudeaketarako ZAPOREAK-eko Jaione ezagutu nuen (Lesboseko bolondresak koordinatzen dituena), e-mailen bidez elkarrizketa interesgarriak edukirik.

Ekaina aurrera joan ahala udaren sasoia etorri zen, eta berarekin nire udaren planifikazionea: Pirinioetako menditara zenbait egun lo egitera joan, Cambridgen dagoen lagun baten bisitan egun pare bi igaro, ingelesa ikasteko Irlandan zenbait aste egon (perroflauta moduan),… Diru pilo zegoen jokoan hori guztia aurrera eramateko eta 2-3 aste itxaron nituen dena argi eduki arte. 400 € ordaindu eta hurrengo egunean, ZAPOREAK-eko deia jaso nuen Lesbosera nire ya ordainduta zeuden oporraldien erdi-erdian joateko (Uztailaren 21etik Abuztuaren 12ra arte). 3 urte neramatzan horrelako dei baten zain, eta “pentsatuko” nuela esan nion. Ez zegoen ezer “pentsatzeko”, baneukan erabakita, LESBOSEN igaroko nuen uda, lanean, bertako jendea ahalik eta gehien laguntzeko, nire gorputza ulertzeko eta horko egoera ezagutzeko helburuarekin, ez besterik, ez besterik.

Hortik aurrera, jendearekin hitz egiten eta gaia ateratzen zenean, konturatzen nintzen zelan hausnarketarako eta kontzientziaziorako aproposa zela, jendeak nirekin batera hausnartzen zuen egoerari buruz. Izan familia, izan kalean aurkitutako txakurren paseoan ezagututako lagunak, izan ikasle, izan lankide. Beste gauza batzuen artean, lerro hauek ere horretarako idazten ditut, EGOaren presentziatik ahalik eta gehien aldentzen saiatuz, han bizitako experientziak jendea gai honetaz duen iritziaren formaketan laguntzeko, baliabideak ematen lagundu, desinformazio egoera honetan, ahalik eta hoberen informatzeko helburuz. Aportazio txikia eginez.

Beraz, astunak izan nahi ez diren lerrotxo hauekin jarraituz, Lesbosera joango nintzela banekielarik, nerbioak banituen ere, uda aurrera zihoan eta ni Noja neguritikoan nire gurasoekin nengoela, ZAPOREAK-eko Intxaurrondon zuen egoitzara joan nintzen uztailaren 12an gutxi gorabehera. Bertan, nire beste bi kideak ezagutzeko (Lesbosen bolondresak hirunaka doaz) eta genituen zalantzak mahai gainean jartzeko aukera izan genuen. Ez dut ahaztuko Donostiako egoitz hori, udako goiz polit eta lasai batean, ezta tripetan nituen nerbioengatik sortutako kilimak ere, ondo sartzen zirenak. Goizeko 11:00etan geratuak ginen, barrura sartu, 3. solairura jo eta bertan zeuden Trapagarango errepartoan e-mailen bitartez ezagututako Jaione, bolondresen koordinadorea, eta nire bi kideak izango ziren Miren eta Matilde, 55 urte bueltan zituzten Debako irakasleak topatu nituen.

Gauza asko ez ziren esan, nik bakarrik gauza batekin geratu nintzen: Uztailaren 21ean goizeko 9:30etan genuen hegaldia, baina uztailaren 22an, goizeko 6:30etan genuen programatua Lesboserako lurreratzea (24 h-ko bidaia). Heldu eta 10:00etan sukaldatzen egon behar ginen, egun gogorra izango zen. Gainera, uztailaren 20an Arboledako jaiak ziren, bere Larunbatean. Bai, astelehen hori gogorra izango zen Lesbosen. Eta izan zen.

Azkar baino azkarrago heldu zen Arboledako larunbat hori, eta beste era batean ezin zenez izan, goizeko 3:00etan heldu nintzen etxera, 6:00etan altxatu, nire etxeko ondasun guztiak gosaldu, 5 litro ur edan eta taxia hartu nuen Loiu bidean. Ez zait ahazten, eta denbora pasa egin da, txoferrarekin edukitako elkarrizketa. Nora nindoan galdetu zidan pertsona explotatu horrek, 2 alaba txiki zituen eta 13 h jarraian lanean zebilen horrek. Nik Lesbosera nindoala esan eta berehala nabaritu nuen zelan bere buruan hausnarketa bat sortzen ari zuen. “Joe, osea que vas a ayudar a esas personas e!, me parece cojonudo ya que este mundo occidental opulento y consumista crea guerras en esos paises lejanos, creando logicos refugiados a los que luego damos por el culo”.  Hitzen bat edo beste aldatuz, horrelako zeozer bota zidan eta oso gustora pasa genuen Loiurako bidea. Ez ginen futbolaz, edo alienaziozko gauzetaz ari, inkreiblea izan zen. Jaisterakoan, 35 € balio zuen traiektoa 15 €ra beheratu zuen, gonbidatu ninduen. “Invierte ese dinero en ayudar a esas personas, lo necesitan mas que yo”. Ez zidan diruz aberats zen batek esan, pertsona xumeen artean xume batek baizik. Malkoak begietan agur esan nion txoferrari. Aurrera mundu duin batean sinisten duten pertsonak.

Aeroportuan nengoela iritsi ziren nire bi kideak, Miren eta Matil, 24 h haiekin egongo nintzen eta aukera genuen gure artean ezagutzeko. Bidaia berez, azkar pasatu zen hirurontzako, eta elkarrizketa asko eta gero, Atenaseko aeroportuan geunden, hotz ikaragarriarekin, gaueko 23:00etan, lo egiten (siesta egiten hobeto esanda). 5 ordu beranduago, ya astelehena, jaiki eta Mitilinirako (Lesboseko hiriburua) hegaldia hartu genuen, hirurak, pot eginda geundelarik.

Goizian goiz Mytiliniko Aeroportuan, Lesbosen.

Gure nekea besopean geneukala ezagutu genuen gure bila kotxez etorri zen Lesboseko ZAPOREAK-en sukaldearen koordinatzailea, Malen, ez ditut ahazten begi horiek, politak ziren begi biziak. Zizko eginda heldu ginen kotxez 5 minutura zegoen gure etxera, goizeko 7:00etan. Bertako bolondresek gure ohea eginda utzi ziguten, baina ez genuen ohera sartzeko ia astirik izan, 10:30etan sukaldera bidean abiatu behar baikenuen. Gainera, bolondresak esnatzen zihoazela, agurtu eta “hoy vais a flipar, toca pollo” esaten zuten. “Gaur bizirik amaituko ote dugu eguna?” galdetzen genion elkarri gu hirurok.

Gogoan dut lehenengo astelehen hura (niretzako oraindik larunbata zena), zelan zeuden bolondresak agurtu nituen eta izenak ezagutu, denak oso jatorrak, antza. Hortxe zegoen Iruindar benetan hausart bat, Jaione, “flakurris” deitzen ninduena, Josune nirekin batera Bizkaitarra, Josu musikaria eta kristorengo pertsona, Arantza, 2 palabrota esaldi bakoitzeko kokatzeko gai zen eta ikaragarrizko bihotza zuen Donostiarra, Josi, sukaldaria (zurgina ogibidea zuena), Sagrario, Leitzadun euskaldun petoa eta aeroportuan ezagututako Malen, guztion koordinadorea. Horrelaxe funtzionatzen du ZAPOREAK Lesbosen, iraunkorki dabiltzaten Malen eta Josi, eta ez-iraunkorki (21 egun) dabiltzaten 6-7 bat bolondres.

Horiekin guztiekin sukaldera joan ginen, egunero bezala, 10:30etan, gure 3 kotxeekin, 11:00etan hantxe izanda, egurra emateko prest. Bertan egonda beti-beti egiten zen lehenego gauza bazen, barazki guztien zuriketa, eta oilasko edo tokatzen zenaren prestaketa. Ez ditut inoiz hainbeste kipula elkarrekin ikusi. 2 h egoten ginen, 10 pertsonaren artean, kipulak, kalabazinak,… prestatzen. Kipulekin batzuk deshidratatzen ginen malkorik gabe gelditzen ginelaren kausagatik.

Prestaketa horiekin amaitu ondoren, bolondres bakoitzak bere eginkizuna zuenez, berera joaten zen. Bazeuden las cortadoras, las contadoras de pan, las contadoras de plasticos (anoak-razioak sartzeko erabilitako kartoizko kutxatxoak),… Femeninoa erabiltzen da bolondres ia guztiak emakumeak zirelako/direlako. Geunden gizonok (2 mutil eta 7 neska), behintzat nire kasuan, geneukan eginkizuna fisikoa zen gehienbat: Almaceneko lana zen gurea, hau da, 500 kg pasta leku batetik bestera igo, 400 kg txitxirio sakuetan sartzeko eginkizuna (beste bolondresekin batera),… Ni nintzen Josu musikariaren erreleboa, berak ikasitako guztia erakutsi behar zidan niri, bera joan aurretik (nik gauza bera egin nuen nire erreleboari, handik bi astera, oraindik Euskal Herrian zegoen bolondres batekin).

Historia polit bat dut bertako egun batean Josu eta biok, zuriketak amaitu eta almacenean geundela, Josik 400-500 kg (edo ya ez dakit zenbat) pasta sukaldera igotzeko esan zigun eguna. Almacena imaginatzeko, 10×10 m-ko gela batean pentsatu, palletez eta janariz bete-betea. 400-500 kg horiek sukaldera eramaten goiz osoa eman genuen, pallet oso bat hustu genuen eta. Politena amaieran izan zen, azkenengo pasta paketeak hartzen ari ginela, Euskal Herriko Ikastola baten irudi hunkigarri batekin topatu ginen: “Errefuxiatuentzako egindako janari-bilketa“. Oso polita izan zen. Gure herrian janari bilketak egin ostean, askotan zeozertarako balio ote duten pentsatzen dugu, horrelakoak ikusi eta gero, erabat baiezkoa da erantzuna, bai balio dute, kate luze baten beste engranai bat dira janari bilketak.

Topatutako Ikastola baten haurrek egindako iruditxoa.

Eguna aurrera joan ahala, 14:00etan, lanak utzi (edo pausan jarri) eta denok sukaldean sukaldatutakoaren zatitxo bat hartu eta elkarrekin jaten genuen. Gure bizipenak komunean jartzeko momentua zen, a toda hostia jaten genuen, baina denbora ematen zuen lasaitasun minimo bat (en medio de la locura) topatzeko. Lehenengo egun horretan, oso polita izan zen Matil, Miren eta hirurok elkarri oso pendiente egon ginela ikusi izana (baita gure beste bolondresak ere), a ver zelan geunden ikusteko, guretzako egun benetan gogorra izan zen lehendabiziko egun hori.

Janaria amaitu eta batu ondoren, egiazko lana hasten zen (yuju): Anoak enpaketatzeko garaia. Bakoitzak hor zuen bere eginkizuna, batzuk kazolako janaria anoetan sartu, ondoren hurrengoek anoak itxi,… eta katea Josu eta nirekin amaitzen zen, guk kamionetan (edo kotxean) sartu behar genituen anoak.

ZAPOREAK, Lesbosen, gaur egun, anoak talde hauentzat prestatzen ditu:

  1. Sultan izeneko eskola autogestionatuko irakasleentzako (grekera, ingelesa eta josten irakasten diete haur errefuxiatuei) => 25 ano/egunero
  2. Ilegal moduan Mitiliniko basoan dauden 200 errefuxiatuentzako => 200 ano /egunero
  3. Erreparto handia, Moriako Centro de Díarentzako (Team Humanityk kudeatzen duena) => Gu laguntzen ziguten errefuxiatu-bolondresentzako 300 bat ano/egunero, eta bertan zeuden emakume eta haurrentzako 1.500-1.600 ano/egunero. Egun osoa azkenengo erreparto honetarako zegoen bideratua, jornada osoko lana, hau prestatzeko zen.

Egunaren arabera fluktuatzen duten zenbakiak dira hauek, izan ere, larunbat eta asteazkenetan ez genuen Team Humanityren Moriako Centro de Díako repartorik, beraz, 1.600 ano gutxiago egin behar genituen, hau da, askoz egun lasaiagoa zen. 17:00-18:00etarako libre geunden.

Hiru argazki hauek barazkiekin amaitzen genituenekoak dira =>

Bost argazki hauetan, jan ondoren, anoak enbasatzen hasten gineneko momentua, 3 h irauten zuenak. Errefuxiatu batzuen laguntza ere bagenuen =>

   

Lesbosen dagoen egoera azaltzeko, lehenik eta behin egin so argazki honi =>

Lesbos Turkiatik 5-10 km-ra dagoen Europako eta Greziako irla da , baina Europa kontinentetik, pilo bat km-tara dagoena, ezinezkoa igerian joan ezta pateran ere (Lesbosetik Europara). Lesbos da legalki Europan dagoen, lekutan dagoen irla bakarti eta polit bat, Samos eta Chios irlekin batera.

Gauzak horrela, Turkian zain dauden errefuxiatuek nahi dutena da Lesbosera joan (ia beti pateretan), Europa izanik, aukera hobe bat edukiko dutela uste dutelako. Ez da horrela. Gure irlara (bizirik) heltzen diren guztiek prozedura berdina jaskotzen dute:

3 aukera dituzte Greziako gobernuak legalki babesteko. Ez da esan behar, 3 aukera horietarako beharrezkoak diren elkarrizketak plazaratzeko denbora pilo bat igarotzen dela, eta kasu oso altu batean 3 aukera horiek xahutu eta gero, ezetza jasotzen dute (Lesbosen dauden errefuxiatuen %90 Afganoa da, kultura farsikoa, Europak bere kriterioarekin ez ditu haintzat hartzen Afganoak, haien ustez, gure ustez, ez daudelako gerra egoeran. Egia dena da, Afganoak Talibanen beldur direla, eta horregatik daudela gehinbat, hortik ihesean). 3 aukera horiek galdu eta gero, lehen komentatu dudan “Ilegal” batean bihurtzen zinen, 3-4 urte hor egon ondoren, Greziak zu ez zaituela nahi esaten zuen. Kalean arrapatuz gero, deportatuak dira berriro ere sorlekura, Afanistanera.

Pateran heltzen direnak, 3 aukera horiek gastatzen dituzten bitartean, Gobernuak Moria herritik gertu dagoen lehen 4.000 soldadurentzako lekua zuen kanpelu militarra zena eta orain 10.000-12.000 errefuxiatu “babesten” dituen errefuxiatuen kanpalekura bideratzen ditu (Gehien-gehienak hara doaz, bestela, Karatepe herritik gertu dagoen beste kanpaleku batera eramaten dituzte “egoera txarrenean” daudenei, Karatepe ez da Moria bezain txarra, baina txarra da halere). Gu ezin ginen sartu Moriako kanpalekuan (les da miedo que veamos el caos que hay). Zuek imaginatu 1940ko Polonia, imaginatu Auswich edo Warsowiako judutarren getoa, ez da broma. Emakumeak dodotisarekin egiten dute lo, ez dutelako komunera gauaren erdian joan, bortzatuak izatearen beldurraren beldurraz. Mafiak, borrokak eta labankadak dira egunerokotasunaren parte, fosa septikoa apurtuta dago, gobernuak ez du konpondu nahi eta egunero kamio batek garbitzen du gorotz, txiza,… guztia, imaginatu 35ºC-rekin zein usain dagoen. Morian orain dela 3 aste, gazte batek beste bat hil du labankada batez. Arruntena da.

Ez pentsa, errefuxiatu batek ez duela bere motxila eta bere arazoak kargupean, asko sufritu duen jendea da, horietako batzuk, pertsona arriskutsuak dira eta izatez, gizonak diren horiek, emakumeak bortzatu egiten dituzte adibide bat jartzearren. Gauza da, nire ustez, saiatzea ulertzen zergatik pertsona bat heltzen den horrelakoa izatera, eta berriro ere, guk zer erantzukizun dugun bertan.  Hor dauden gazte askok Afganistango konfliktoa (Iraq eta petroleoaren lapurketarako guk sortutako gerratik ateratako gatazka) bete-betan mamitu dute, jaio zirenetik 25 urte eduki arte (oraindik dirau); biolentzia, akultura, sarraskia,… jaso dute. Gu erantzule gara berriro dinotzuet, bortzaketa horietan. Menos judgar y más autocritica. Ez dugu epaitzeko eskubiderik.

Egoerak horrela, Morian zeuden emakume eta haurrentzako egiten genituen 1.400-1500 ano horiek, baina Team Humanityk bertatik 100 bat metrora zegoen Centro de Día batean banatzen genituen. Egoitz hori egiazko bakea zen haur eta emakume horientzako.

Hementxe haur pilo-pilo, emakume, gizon,… bizi dira. Kartzela, ziega.

Centro de Díako repartoa luzea zen, 2 h irauten zituen eta pertsonak (emakume eta haurrak) zenbaki baino ez ziren bihurtzen guretzako, hainbeste zorigaitz zenbaki bihurtuz. Instant bat geneukanean eta pertsonei begietara begiratzerik bagenuela, hortxe bihotzean sentitzen genuen ziztada, gure okzidentaltasunaren ziztada. Nora arte gara gu, pertsona hauen egoeraren erantzule? Nork sortu ditu Siriako, Iraqeko edo Afganistango Talibanen arteko gerra horiek? Zein helbururekin? Gu aberats izateko, 2 kotxe izateko, 3 mugikor urtero edukitzeko, argi dago, mundu mugatu honetan, beste batzuk pobre izan behar direla. Argi eduki dezagun zelan doan sistema kapitalista bat.

Errespetuagatik, inork ez duelako gustuko egoera oso txar batean argazkia ateratzea, haurrak eta emakumeak agertzen diren argazki bakarra dugu, beste guztiak  gu agertzen garen argazkiak dira, haurren, emakume edo gizon horiei geratzen zaien duintasun txiki hori errespetatzeko (zeukaten dena kendu diegu).

 

Amaitzeko, besarkada bat nahi diot bidali Hadiri, Afganoa, baina laguna. Badirudi “errefuxiatu” edo “Afgano” esaten dugunean ya normaltzat hartzen dugula bere sufrimendua. Besarkada bat tipo horri, berriro nahi dudalako ikusi eta bera delako kasu honetan nik ezagutzen dudan adibide apartatu bat, baina horrelako mila kasu, mila daude oraintxe, denak isiltasunean eta denak ahanzturan erorita, gure komunikabide kapitalistei zor diegu (Gracias el correo, gracias el mundo,…), gracias siervos de este sistema y de ese 1% que ahora esta en su casita, muy consciente de todo, y consciente de que el silenciamiento sistematico de estos casos, ayuda a mantener sus privilegios y por ende la explotacion de este mundo, de las mujeres, de las lenguas y culturas y de Hadi.

Hadi da tipo alaitsua, Ilegala bihurtu zena  3 aukera horiek galdu eta gero, eta egunero-egunero etortzen zena gurekin bere lagun ilegal horientzako janaria prestatzen laguntzeko. Egunero, arrapatua bazen, deportatua izango zela bazekielarik, gurekin zetorren, beti alaitsu eta beti erretzen bere porro madarik