Press "Enter" to skip to content

Carrascoliendas 2019, M9.

(Musika abiarazi, 2. Dantza dugu hau).

 

Martxoaren 9an izango dira aurten Carrascoliendas 2019ak, betikolez “ihauteri hegemonikoak” baino aste bat beranduago.
Aurreko eguna dugu M8, emakumeak ahalduntzen laguntzen duen eguna, urteko zapalketa sistematikoari aurre eginez. Emakumeak bere espazioak irabazteko jorratzen ari dute haien bidea irmoki.

M8 egiteari uzten denean, gizarte ez hain utopiko batean, mundua bere osotasunean enpoderatua egongo delaren zeinale izango da. Ez baitago zapaldu handiagorik, besteak zapaltzen dituena baino.

Egia esan, behin eta berriz esaten bada ere, gaurko gizarte heteropatriarkal honetan, ez gara erroan zoriontsu bizi (ez baitaude baliabiderik). Sistema honetan hegemonikoak diren; dirua lortzearen nahi kontrolgabea, konpetitibitate desbokatua edo neurriz-kanpoko maskulinitateak, batzuk aipatzearren, trukean, sentimenduen ukapena, barne sormenaren marginazioa eta biolentziaren ernaketa dakartzate. Egiazko “nia” ez dugu lantzen gizarte honetan. Zelan izan horrela zoriontsu ?

Halere, beste mundu bat daramagu gure barrunbetan, inor ez baitelako berez, jaiotzez, arrazista, faxista edo matxista. Gizarte honek gaiztotzen eta ondoren, gaixotzen gaitu.

Carrascoliendas jaia da, guztion artean sortu behar dugun gizarte-ozeano berri eta duinago horretan, ttantta txiki bat.

Goizean goiz jaiki, mozorroa jantzi (edo egitan erantzi?) eta herriko Zaballa auzora xuxen joan, urtero instituzionalki marginaturik dagoen auzoa alaitzeko intentzio onenarekin.

Bertan egonda, berandu heltzen diren traktore arraro baten gainean doazen musikarien etortzearekin batera musika alaia dator, jendea dantzatzen hasi eta urtean zehar ezezaguna eta hiperprejuiciatua daukagun herrikidea topatzen dugu dantza zoroaren erdian, aurrez aurre. Biak mozorroturik, baina bakoitza nor den zehatz-mehatz jakinik, elkarrekin dantzatzen hasten gara, gorputz rigidoa eta zapaldua urtean lehenengo aldiz, askatzen. Herria (norbanakoa eta herrikidea), auzoa eta gorputzaren lanketa. Ba al dago gauza feministagorik?

Hala eta guztiz ere, Carrascoliendas eta M8 ez daude erlazionaturik soilik egunaren hurbiltasunagatik. Carrascoliendasen antolaketan (hilabeteak irauten dituena), daude mundu berri horren aztarnarik potenteenak:

* Autogestioa
* Berdintasuna
* Euskara
* Herria (auzoa)

Herrikoak diren antolatzaileak eta musikariak, auzo-elkarte anitzen parte hartzeak edota herrizaleak ez diren Udalen partetik inolako subentziorik ez jasotzeak, bilakatzen dituzte Carrascoliendas jaiak, mundua ulertzeko beste alternatiba bat, duinagoa eta zoriontsuagoa (energia maskulino eta femeninoa orekatzen laguntzen duen eguna dugu).

Etorri eta izan Carrascoliendasen partaide. Gure arbasoek utzitako eta guztiona den Carrascoliendas jaia, zaindu dezagun. Aurten, berreskuratu zenetik 9. edizionea dugu!

Udaberriaren etorrera baino ez dute markatzen Euskal Herriko (eta munduko) ihauteriek. Udaberriko ekinozioarekin batera baitatoz, eguneko argien luzatzea, baratzeko uzten fruituak eta bizitza-explozioa. Egin diezaiogun udaberriari, Carrascoliendas jaiarekin batera, harrera on bat!

Beti Xutik.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude