Press "Enter" to skip to content

ZAINTZA

Ekofeminismotik hartuta.

 

Betidanik, Eguberriko aro hauek atseden hartzeko eta norberaren barrunbeak aztertzeko garaia izan da. Naturaren eguraldi gogorrak eta argitasun ezak, aspaldidanik sukaldeko beroaren babesera eraman gaitu.

Horregatik, urte osoan burutu diren ekintzetaz hausnartzeko eta datozenen norabidea sentitzeko sasoi aproposa da. Sentimenduei txoko zabalagoa eskeintzeko denboraldia dugu negua, isiltasunaren garaia. Udaberriarekin batera datozen argitasun distira eta bizitza explosioari behar bezala aurre egiteko prestaketa bikaina.

Hala eta guztiz ere, gizarte kapitalista eta geldiezin honetan, “ihesaldi” txikiak egitea zaila da, beti ekintzez betetzen dugu burua, eta askotan ezinezkoa zaigu guretzako denbora ateratzea.
Gizarte gaixo bat gara, zenbait adituek baieztatzen duten moduan, burutik inoiz baino okerrago gaude, eta ez da harritzekoa.

Betidanik sentimenduei uko egiten erakutsi digute, balioa kentzen eta isilarazten, sistema heteropratiarkal baten adibide argia. Gure gorputzari, gure barrunbei kasurik egin gabe daramagu gure bizitza ia osoa, “arrazoia”rekin pentsatzera eta gure bizitza era horretan erakitzera irakatsi digute, guk uste baino errotuagoak ditugun balore kristiano batzuen paradigma jarraituz. Obviamente, gure kreatibitatea, gure egiazko nortasuna eta gure zaletasunak garatu gabe gelditzen dira, eta gutxika-gutxika, pertsona ustelduak bihurtzen gara. Ez dugu gure gorputza ezagutzen eta arrotzak gara guretzako.

Gizarte gaixoa garenaren harira, datuak hauek dira gizarte okzidentalarentzako: Pertsonen %90a urtean zehar inoperativo dago denboraren %40a, “buruko min”, depresio, antsietate edo bestelako gaixotasun mentalengatik. Datu hauek terribleak dira. Gure gorputza ezagutzen ez dugunaren islada garbia.
Gaixotasun asko bezala, hauek oharpenak baino ez dira, gure gorputzak, gure bizitzaren norantza zalantzan jartzeko era da.

Gauzak horrela egonda, galdera etortzen zait burura: Barrutik norbanakoa hain ustelduta badago, beste pertsonekin duen elkarrekintza osasuntsua izango da? Eragin positiboa gara besteentzako gu ustelduta bagaude?

Militatzen dagoen jendearen artean, ere bai, galdera hau planteatu beharko genuke: Prest gaude, norbanako moduan, beste individuoekin, errespetuz, lan egiteko? Edozein gauza eraikitzeko? Gureak ez diren iritziak onartzeko?
Gure gizartean ikusten ditugun desgraziyak aldatzeko nahi geldiezin horrek, gure usteltasun propioa estaltzen digu askotan.

Agian, barne zaintzari arreta gehiago jarri beharko genioke. Gure burua zaintzen ikasten badugu, izan daiteke trukean, beste pertsonak zaintzen ikastea.

Barrutik ustelduta bagaude, eraikitzen diren gauza oro, erlazioak, proiektuak edo dena delakoa, toxikoak izango dira.

Barrutik osasuntsu bagaude, gure sentimenduak alineatuta badaude gure ekintzekin, ikasten badugu gure gorputza interpretatzen, errazago izango zaigu besteon desgraziyak ulertzea eta haiekin enpatizatzea. Era horretan, izan daiteke, bizi proiektu komun eta duinak errazago garatzea.

Ez da ba, txorakeria ZAINTZA hitza, gu errespetatzen ikastea eta beste pertsonak gu tratatzen garen moduan tratatzen ikastea. Euskal Herrian dagoen mugimendurik potenteenetarikoa, mugimendu feminista, egun garatzen doazen baseetan, zaintza da haien oinarrietako bat.

Izan daiteke, zaintza errotua badugu gure izaeran, hobeto ikustea zein bizitza proiektu mota nahi dugun erakiki. Euskal Herriko (eta munduko) ezkerraren arazoa hori baita gaur egun eta betidanik, ez dakigula ezta zer ostiya nahi dugun eraiki.  Komunean ez dugu beste mundu baten alternatiba errealik.

Bakarrik eskuin neoliberalaren ekintzak zalatzeko gai gara, ikusle bakun bezala. Kanporatzen gaituzte herriko leku guztietatik, herriarenak diren lurrak eta txokoak kentzen dizkigute, emakumeak eta euskaldunak gero eta zapalduagoak, pobreak gero eta pobreago eta boteretsuak gero eta boteretsuago.  Bitartean, gu, gure ezintasunean, gero eta erretago gaude eta gure lagun minak diren elkarteak eta kolektiboak gero eta ahulago daude.

Horregatik, eskuinaren ekintzak alde batera utzita, premiazko galdera zera da: Guk, beste gizarte duin batean sinisten dugunok eta gutxi ez garenok, zer nahi dugu eraiki?

Ba al dugu bizitza ulertzeko beste paradigma duin bat? Horretan jarri beharko genituzke energia guztiak. “Guk zer nahi dugun eraiki” galderari erantzutean.

Elkarrekin lan egiten ikasi, kooperatiboki, irri eginez, herria egiten.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude