Press "Enter" to skip to content

YO NO SOY RACISTA, PERO…

 

Yo no soy xenofob@, pero los “Sudakas” están mejor en su país.
Xenofobia, etorkinei beldur adierazten eta jatorri grekoa duen hitza dugu, xenos (kanpotar) eta phobos (beldur) hitzez osatuta dagoena, hain zuzen.

A ver, si yo no soy racista, pero yo vivo en Santurtzi, y a mi hermana tod@s l@s gitan@s y l@s negr@s la están siempre robando. Además ningun@ trabaja y viven de ayudas.

Arrazakeria. Giza “arraza” bat beste “arrazen” gainetik dagoela aldarrikatzen duen ideologia dugu. Generalki jende arrazista saku berean sartzen ditu “arraza” berdineko pertsona guztiak.

“Arraza” hitza gakoen artean jarrita dago. Benetan existitzen dira giza-arrazak? Benetan uste dugu melanina kantitateak gure izaera mugatzen duela? Zinez uste dugu pertsona beltz batek, beltza izateagatik, lapurtzeko berezko bertutea duela?
Ikusi bideo labur hau “arrazen” kontzeptua azaltzen duena:

Xenofobia eta arrazakeriarekin batera, guztiz lotuta, intolerantzia, supremacismoa eta ignorantzia daude. Bat datoz. 5 elementu hauekin (Xenofobia, arrazakeria, intolerantzia, supremacismoa eta ignorantzia) identifikatua sentitzen den pertsona oro, pertsona FAXISTA bat da. FAXISTA. Hitzaren definizioagatik, faxista baten ezaugarriak horiek direlako.
Faxismoak, egoismoa eta matxismoa bultzatzen ditu, eta gizabanakoaren ongizarterako hain beharrezkoa den enpatia eta konpasioaren baloreak, lurrean sakonki lurperatzen ditu. Intolerantzia handia edukitzeak gure barne mundua txiki bihurtzen du eta edozein arazoen aurrean amore emateko erraztasun gehiago daukagu, mundurako eta norberarentzako influentzia txar batean bihurtzen gaitu honek.

Gainera, ez da ahaztu behar pasa den mendean 200 milioi pertsona erailak izan zirela FAXISMOAGATIK. Adituek dioten moduan, gaur egun, orain dela 100 urte bezala gaude, alderdi faxistak bere lekua irabazten ari dira eta gizartea gero eta xenofoboagoa da, orain dela mende bat bezala. Historia berriro errepikatzeko arriskua dago.

(Vídeo) No, si yo no soy facha, pero…

Gaur egun, munduko gobernu guztiak faxista bihurtzen ari dira (berez jada ez zirenak behintzat, Brasil, Andalucia, Europa osoa,…), baina, gobernu faxista bati errua botatzearekin bakarrik ez da gure arazoa amaitzen. Gure agintariak, gure islada perfektua baino ez dira. Ignorantzia, matxismoa eta indibidualismoa nagusi diren gizarte batean, agintariak, txotxongilo faxistak izango dira, multinazional handien menpean.

Gure mundu neoliberal, matxista eta kapitalista honetan, nazio-estatu ustela bere adierazpen maximoan dago, injustizia soziala eta genero zapalkuntza gero eta nabariagoa bihurtuz. Munduko pertsonen %1ak, diruaren %90a du, gutxi gorabehera. Pobreak pobreago, eta aberatsak gero eta aberatsago. Diruaren aberastasuna gero eta kontzentratuago dago. Batzuk aberats izateko, hots, beste batzuk pobre izan behar dira. Honek logika handia dauka. Okzidentek, guk, kontsumitzen dugun guztia nonbaitetik dator, eta sortutako zaborra, berriz, nonbaitera doa. Hartu eta eman horrekin sortutako diru-aberastasuna, %1 horrentzako doa.

Beraz, a ver zelan geratzen den sistema ustel honen funtzionamendua:

Lehenik eta behin, lurralde batzuk sakeatzen ditugu (Okzidentek Afrikan dituen koloniak adibide argia dira), gero gure gizarteak kontsumitzen ditu zapalkuntza prozesu horretan sortutako produktuak, kontsumismo basatiaren bitartez (Black Friday, Halloween, Gabonak,…), eta produktuarekin amaitzen dugunean (ez dute asko irauten, kasualitatea edo obsolescencia programada?), sortutako hondakinak, berriro herri zapaldu horietara doaz.
Orduan, bai sakeatua den jendea, zein okzidenteko kontsumitzaileak, osease gu, txotxongilo bakun batzuk baino ez gara, aberats nazkagarri eta ustel batzuenak, zehatz-mehatz.

Aberats horiek, %1a, “inmensa minoriak” (minoria dira baina asko kostatzen du haien inguruan zeozer jakitea, horregatik “inmensa” hitza), mundua kontrolatzen du eta dira sistema honen adierazpen nagusia: Matxista, zapaltzaile eta burutik gaixo.

Hemen planteatzen duguna argi ikus dezakegu, Club Bilderberg bezalako talde-bilerei so eginez gero. Club Bilderberg, munduko 100 pertsona aberatsenez osatua dagoen taldea da, urtero biltzen dira eta munduaren norabidea erabakitzen dute haien bilera pribatuetan (gehienak gizonak dira Club horretan, kasualitatea?).
Bertan dagoen jendea, aberatsen artean aberatsenak, komunikabide nagusien nagusi dira, petroleren jabe, banku handien erantzule gorenak,..
Club hau adibide bat baino ez da, seguraski hau bezalako talde asko egongo dira. Gauza bitxi bezala esan behar da, Albert Rivera politikariak aurten bilera horretan egon dela (kasualitatea edo kausalitatea?)

 

Gure “aberastasuna” sustengatzeko, edo hobeto esanda, munduko %1 horren aberastasuna mantentzeko, beste herri eta jendea zapaldu behar dugu. Ba al da orduan sistema kapitalista hau, sistema duin bat?

Hemen planteatzen dena, okzidentek herri zapalduekiko duen jarrera eta manipulazioa da. Huella ecologica bezalako kontzeptuetan oso ondo ikus dezakegu azaldutakoa, ikusi argazkia eta so egin arretaz:

Argazkiak, lurralde bakoitzaren tamainarekin jokatzen du; herrialdea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lur gehiago behar du bertan kontsumitzen dena ekoizteko. Asi que, irudian ikusten denez, Europa osoa tamaina erreala baino handiagoa daukanez, horrek esan nahi du beste herri batzuei lapurtzen diela faltan dituzten produktuak.  Era berean, Afrika edo Hego America hipermega esplotatuta daudenez, oso txiki ateratzen dira. Europaren huella ecologicoa handia da, duena baino gehiago kontsumitzen du. Afrikaren edo Hego Americaren huella ecologicoa oso txikia da, dutena baino gutxiago kontsumitzen dute. Link-a amaierako partean dago jarrita, termino hau hobeto azalduz.

Obviamente, tesitura honen aurrean, herri zapaldu horietako jendea egiazko INFERNUAN bizi da, eta errefuxiatu moduan beste herrialde batzutara joaten da, eta soilik gutxi batzuk (eta gainera gehienak gizonak), Europara heltzen dira.
Makabroa bezain kuriosoa da ikustea, zelan guk sortzen ditugun errefuxiatuei harresiz betetako mugekin (Melilla, Ceuta, Europan dauden guztiak, Zierbenan, Mexicon,…) ongi etorria ematen diegun.

Grafiko honetan ikusten dugu zeintzuk diren errefuxiatu horien zenbakiak. Zenbat herio, zenbat sufrimendu eta zenbat zapalkuntza sortzen dugun gure sistema honetan…

 

Informazio gehiago amaierako linkean.

 

Nazio Batuek adostutako errefuxiatuen kupoa ez dute bete, ez ditugu gure herrialdetan harrera egin erabakitako errefuxiatuei. Era berean, itsasontzia hartu eta pertsonak erreskatatzera doan jende ona, epaitua eta kartzelarekin zigortzen dugu (Ikusi Helena Maleno aktibista, Aquarius edo Open Arms itsasontziak).

Munduan dagoen sufrimendu gehiena, GIZON, ZURI eta OKZIDENTALAk sortu du eta sortzen du. Beraz, hilabete amaierara heltzen ez garen horiek, errua etorkinei bota beharrean, agian beste batzuei botatzen hasi beharko genieke.

Enfoke kontua da. “Que nos quitan el trabajo a los de aqui, que tod@s cobran el RGI y que además cometen todos los delitos” bezalako argumentuak betiko deuseztatu behar ditugu agian. Agian, munduko diru guztia daukaten BBK-ko agintari, Lehman Brotherreko jabe edo Bilderberg taldeko jende horietan hasi behar ditugu gure begiak jartzen. Errudunei izenak jartzen. Agian.

Gauza bat egia da, miserien aurrean berdin sufritzen du Txino, Kongoleño, Euskaldun, Arabe, Amazigh edo Espainol batek.

Tiken Jah Fakolyk argi esaten du. Ezerk ez nau harriten. Ya nada me asombra. Plus Rien Ne M´etonne.

Mundu duin, feminista eta libre batengatik, aurrera.

Besarkada munduaren eraldaketan parte aktiboa hartzen duten horiei, hitzetatik akziotara (Menos mitines y más acciones. Las cosas no se dicen, se hacen).

Beti Xütik.

 

 

 

Aparteko linkak:

Huella ecologica:

http://www.lineaverdecarreno.com/lv/guias-buenas-practicas-ambientales/habitos-vida-sostenible/la-huella-ecologica.asp#

Datos de muertes en el Mediterraneo:

https://www.elperiodico.com/es/graficos/internacional/migrantes-refugiados-muerto-mediterraneo-17810/

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude