Press "Enter" to skip to content

EUSKARA edo EZKARA

 

Euskara edo ez gara. Euskal Herrian gaur egun dugun egoera hori da, edo euskara edo ez gara.

Euskal Herrian goxoki finkatuta dauden komunikabide kapitalistek (euskaraz mintzo direnak eta ez direnak), gure euskararen egoera determinatu bat plasmatzen dute gizartean. Komunikabide famatu horietan egiten diren euskararen egoeraren inkestei erreparatuz gero, gure hizkuntzaren egoera ezin hobea dela adierazten dute, adierazi nahi digute, hobeto esanda. Inolako arriskurik ez duen hizkuntza dugu euskara, haien ustez:

https://www.lavanguardia.com/vida/20120307/54265806768/el-32-de-la-poblacion-vasca-es-euskaldun-y-el-17-2-es-bilingue-pasivo.html

Adibide gisa ikus daiteke la vanguardiaren berria. Bertan, euskaldun pilo bat daudela adierazten du. Egia da, gaur egun Euskal Herrian bizi diren gazte gehienek dakitela euskara. Baina ezagutza da hizkuntza baten egoera markatzen duen gauza bakarra?
Zer interes daude, komunikabide zapaltzaile hauen partetik, lasaitasuna trasmititzeko saiakera hauen atzetik?

Beste alde batetik, ikuspegi ezberdina duten inkesta mota askori erreparatuz gero, zera esate dute: Gure gaur egungo euskararekiko ezagutza handia da gizartean, ados. Hala eta guztiz ere, hizkuntzaren erabilerari dagokionez, eta hor komunikabide zapaltzaileek ahoa ixten dute, gure euskara galtzen doa, pixkanaka pixkanaka, etengabean, zabalik uzten den grifo apurtua bezala, tantaz tanta.

Aditu hauen arabera, euskararen erabilera gero eta esporadikoagoa da, egunean zehar gero eta gutxiago erabiltzen da, ozeano erdaldun batean, tanta euskaldunak.

Nork ez ditu ikusi guraso euskaldunak, haurrei euskaraz egiten, baina bizitza haien artean erdaraz eraikitzen. Inkesta mota hauek tendentzia hori adierazten dute: Euskara hizkuntza bizi bat bezala, galduz doa . Eta hori ere bada beste errealitate gordin bat. Iparraldean zein Hegoaldean, hizkuntzaren bizitasuna galtzen doa, hiltzen.

Puntu honetara iritsita, galdera bat etorri ahal da burura: Inkesta mota hauek zelan mugatzen dute nortzuk bizi diren euskaraz eta nortzuk ez? Zer da euskaraz bizitzea?
Militatzen dugun jendearen artean, bilerak euskaraz egitearekin edo kartelak euskaraz egitearekin asetzen dugu gure euskararen normalizaziorako ekarpena? Agian bai. Seguraski bai. Kontradiziozko munduan bizitzera ohituta gaude, hobe da kontradizioak edukitzea, ezer ez egitea baino.

Mundu globalizatu honetan, hizkuntza propioa duen herri batek altxor bat du bere baitan. Sentimenduak, irria, maitasuna, haserrea, negarra, egunero, Hegemonikoa ez den hizkuntza batean adieraztea sortea da. Munduaren beste ikuspegi bat ematen duelako eta errazago dugu, ondorioz, beste sistema bat erakitzea zapalkuntzazko mundu honetan.

Ildo horretatik jarraituz, ez da ahaztu behar edozein hizkuntzari dagokiola estatus berdina munduan. Hizkuntza guztiak berdinak dira, ez dago hizkuntza hoberik.

Horrexegatik hain zuzen ere, Euskal Herriari dagokion aitortza sor diogu. Euskaldunon historia gerra, pena, tristezia eta minaren historia da. Min asko egin baitzaio euskarari (eta egiten zaio). Instituzioetatik eta gizartetik. Euskal lurraldeetan, inposizioz, bi estatu zapaltzaileen hizkuntza ezarri eta kolonizatuak izan gara, eta berez, hortan jarraitzen dugu. Nafarroako konskitatik aurrera, eta lehenagotik, euskal familien belaunaldi guztiek gerraren bat pairatu dute. Ahaide nagusien gerrak, Agramontesak vs Beaumontesak, Matxinadak, Gamazada, Carlistadak,… Beti gerra eta beti euskaldunak galtzaile. Ez da ba harritzekoa, euskararen egoera gaur egun zein den.

Ez bada galdu, hainbeste penurietan sartuta egon eta gero, izan da euskaldunak, herriak, beti izan duelako bere hizkuntzarekiko errespetua eta maitasuna. Bestela ezin ulertu bere bizirautea. Ezinezkoa.

Zapalketa hain dugu barruan sartuta, asimilatuta, non euskara bere herrian bultzatzen saiatzen den horri, inposatzaile deitzen diogun. Euskararen inposizioa sarriki entzuten da, Nafarroan espresuki, azkenengo urteetan. Ez da entzuten, hots, Gaztelera edo Frantsesaren zapalketaren berririk. Euskalduna arrotza da gaur eta aspalditik, bere herrian.

Panorama honen aurrean, Pako Aristi idazleak dio, lurralde bateko berezko hizkuntza bat berreskuratzen saiatzen dena ez dela inoiz inposatzailea, normalizazionearen bidea egiten ari den norbait baizik. Euskaldunak ez gara deus joan Madrilera edo Parisera euskara inposatzera. Haiek hona bai. Euskal Herrian euskara bultzatzen duena ez da inposatzailea. Euskal Herriaren berezko hizkuntza, zapalketa guzti hauetatik gaindi, euskara delako.

Egin so esandakoari, bideo labur honetan:

Azkenez, Kike Amonarriz linguista famatuaren esanetan, gaur egungo belaunaldi euskaldunek dute giltza, euskararen etorkizunerako. Euskararen ezagutza oso altua da, erabilera, berriz, gero eta txikiagoa. Bere esanetan, orain ekintzen garaia da. Utzi gauzak diskurtsoetan eta papeletan esateari, eta atera dezagun euskara, behingoz, plazara. Edo euskara edo ez gara. Ez besterik. Edo hizkuntza honen gidak hartzen ditugu, edo a tomar por culo doa. Soilik guk salba dezakegu euskara. Euskaldunok babestu behar dugu euskara. Ez instituzioak ez beste inork. Gu izan behar gara.

Bernart Etxepare (Gaztelaren konkistaren erruz, Nafarroatik erbesteratuta lehenengo liburua euskaraz, Euskal Herritik kanpo atera behar izan zuena), orain dela 600 urte esan zuena, gaur egun ere aplika daiteke hitzez hitz: EUSKARA JALGI HADI PLAZARA, euskaldunok, atera dezagun euskara plazara!

Bideo honetan Txillardegi idazle famatuak oso ondo adierazten du:

 

Euskararik gabeko Euskal Herririk ez da exisititzen. Beste herri bat izango da, baina ez da Euskal Herria izango. Laboak esaten zuen bezala, Hizkuntza eta Herria batera doatzi abestian:

“herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza”

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude