Press "Enter" to skip to content

Hezkuntza eta izaera.

Gaur egungo haurrek gutxi barru gizarte honen aginteak hartuko dituztela garbi ikusten da. Zer eta nolakoak garen gaurko helduok, horrelakoak izango dira etorkizunean haurrak ziurrenik.
Meatzaldeko hezkuntza munduan (edo Euskal Herrikoan) pixka bat murgitzen bagara, erraz jakingo dugu gaur egungo egoera, hitz orokorretan, zein den: erdaldun sutsu eta matxistadun nerabeak.
Erdaraz etengabe hitz egiten duten haurrak, google traslator-a erabiltzen duten gazteetatik hasita, aurkezpenak erdi-erdaraz egiten dituztenerarte.
Euskara haien hizkuntza izango ez balitz hartzen dute nerabeek eskoletan, gero eta soilik alor akademikora baztertuz.

Honetaz aparte, eraso matxistak arazoa ez den klasea edo San Ferminetan ematen diren emakumenganako zapalketak onezten dituzten ikasleak ditugu gure geletan. Reggaetoia da nagusi haien musika kulturan eta emakumeak bigarren plano batean kokatzen dira eskolan, rol gehienetan. Panorama hau izanda, ez da harritzekoa patioetan gertatzen den jolas tokien jabetzea, indartsuena baita jauna patio-orduetan (jarrera heteropatriarkal totala nerabetatik datorrena; bai zapalduak zein zapaltzaile direnak).

Gauza da, nor da egoera honen guztiaren “erruduna”?

Puntu honetara iritsita, gure gizarte kapitalista hau ente abstrakto bat ez dela ezin da ukatu. Sistema hau guk geuk eraikitzen dugu egunero goizeko 6:00tik aurrera, kapitalismoak dituen zapalkuntza guztiak guk erreproduzitzen ditugu etengabe. Gu gara kapitalista. Gu gara matxista eta gu zapaltzen ditugu hizkuntza ez-hegemonikoak gure egunerokoan, gure baitan dagoen jokabidea da.

LOMCE edo HEZIBERRI bezalako lege neoliberalek argi eta garbi dira gaur egungo egoeraren erantzuleen parte bat, hala ere, irakasleok, gurasook edo gizarte (kapitalista) bere osotasunean dira zapalketak bere haurrei pasarazten dizkietena.

Saia gaitezen beraz, egoera larri hau irauli nahi bada, porque larria da, LOMCEren kontra beti borrokatzen dugun bitartean, gure baitan ditugun zapalkuntza guztiak aldatzen. Matxistadun eta hizkuntza-zapaltzailearen kutsua kendu ditzagun gure barrutik, gure haurrei egiazko baloreak transmititu ahal izateko.

Bizitza euskaraz egunero eraikitzen duen helduak askoz errazago izango du bere euskalduntasuna ingurukoei sentiarazteko, Sarrionandiak zioenez, euskara baita gure territorio libre bakarra.

Era berean, bizimodu feminista bat duen emakumeak askoz hobeto trasmitituko du bere zapalkuntza injustua besteei.

Hitz gutxiago eta bizimodu berri gehiago eraiki ditzag√ľn.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude