Press "Enter" to skip to content

BASETXEAN AUZOLANA

Eskolan geundela hasi ginen lotzen urtearen hasiera udako oporraldien bukaerarekin. Oporrak bukatu ostean hasten zen gure urtea hain zuzen.

Handitu ahala, eskola utzi eta lan profesionalekin hasi garenean ere, ohitura horrekin jarraitzen dugu. Gure urte hasiera, beraz, irailean da eta ez urtarrilean.

Mugimendu politiko, kultural edo bestelako militantzia motetan dagoen jendea, ez da salbuespen bat. Uda dugu urtean zehar arnasgune bakarra (edo bakarrenetarikoa), eta udaren amaieran, haurtzaroan bezalaxe, mundu ustel honi berriro aurre egin behar diogu, ideia berriekin eta iazko zaharrekin jarraituz.

Basetxe Gaztetxean, uda “lasai” bat eduki eta gero, berriro ere bueltan gatoz milaka movidekin buruan eta bihotzean, beti bezala, egia esan.

Urte hasierarekin batera, gaztetxeak deialdi bat egiten dio jendeari, hurrengo urriaren 28an, igandea, goizeko 9:00tatik aurrera, auzolanean eta denon artean, lokal autogestionatu hau konpontzen laguntzeko.

Artikulu honetan atxikitua dagoen kartel “cremas”-ean ikusten da zenbait ekintza burutu nahi ditugula egun horretan, Basetxea bertan behera eror ez dadin.

Gizarte indibidualista eta bakarti honetan, sistema ustel honek bakarrik gure zilborrari so egiten irakasten digu. Kolektibo moduan mundua ikustea, hots, oso zaila dugu. Basetxea bezalako lokalak, arnasgunea dira jendearen ideientzako, pertsonen artean sareak sortzen eta sendotzen duen bilgune soziala.

Sistema kapitalista honek, ez ditu gustuko horrelako bilguneak. Honen adibide argia dugu Euskal Herri osoan zehar gaztetxeen edo lokal autogestionatuen kontra, sistematik eramaten ari den politika suntzitzailea. Aipatu dezagun adibiderik famatuenak: Maravillas Iruñean edo Kukutza III Bilbon eta gogora dezagun gertatutakoa.

Maravillas Gaztetxea, borroka sozial potente bat egin ondoren bizirik mantentzea lortu dute uda honetan bertan; Bilbon, berriz, 7 urte igaro eta gero Kukutza III Gaztetxeko inguruko landa oraindik aprobetzatu gabe dago.

Defenda eta babestu ditzagun libreki munduan dauden eta enpoderatzeko balio duten bilgune hauek.

Lagunduiguzu meatzaldean kokatuta dagoen gaztetxe hau konpontzen. Guztion artean guztia.

28an in the BaSeTxE gAztEtXeA.

Xutik eta besarkada bana.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude