Press "Enter" to skip to content

Diseinu tailerra – Egizu curriculum wapo bat Software librearekin

Azkenaldian curriculum-ei buruz asko hitz egin da telebistan, egunkarietan…
Guk ere curriculum guapo bat eduki nahi dugu!

Hau izango da gure aitzakia diseinu grafikoan lehenengo hastapenak egiteko.
Horretarako Inkscape softwarea erabiliko dugu. Software librea da eta bere webgunetik deskargatu dezakezu arazo gabe. Plataforma ezberdinetan erabili dezakezu, beraz lasai egon, g├╝indousa edo maka edukita ere ongi etorria izango zara.

Software librea izanda dohainik deskargatu dezakezu, baina gogoratu, programa honen/hauen atzean lan handia dago eta ez da gauza txarra honetaz ohartzea eta laguntzea (modu asko daude hau egiteko):
https://inkscape.org/es/ayudanos/
https://inkscape.org/es/contribuir/

Diseinu grafikoari buruz ideiaren bat baduzu, edo ez baduzu, bost axola, interesarekin eta lagunekin dena posible da!

Etorri, ikasi, erakutsi, lagundu, konpartitu!
Egin dezagun mundu aske bat, software askearekin (eta polit diseinatu ahal badugu hobe)

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude