Press "Enter" to skip to content

Sare Sozial Libreak

Azkenaldian elikadura burujabetza izan dugu etengabe ahotan, jaietan bestelako txosna eredu bat montatzen egon gara, bertoko produktuak erabiliz, gure herriko nekazarienak, denda txikienak, garagardo edo ardo kooperatibenak…
Bertokoa, lokala, beste ekonomia bat, multinazionalik gabe blablabla blablabla blablabla mimimi momomo…

Eta guzti hori harro zabaltzen dugu gure facebook / twiter / instagram-etan.
“Mundu guztiak” ikus dezan.

Tenemos que tener algĂșna enfermedad mental o algo, beti burujabetzari buruz hitz egiten, beti koherentzia bilatzen, beti autokritikan…

– Facebook-en jartzen duguna gure “lagun” guztie heltzen zaie?
– Heltzen bazaie, horri buruz hausnartuko dute, edo guk egiten dugun bezala, “me gusta” jarri eta behera segituko dute hurrengo “me gusta”-raino?
– Zer egiten dugu guk, aktibista sutsuok, facebook bezalako multinazional handi hauek erabiltzen (eta jendea erabiltzera behartzen)?
– Are gehiago, “kalean”, lokalean, herrian, lan egitera bideratuta dauden proiektu iraultzaileak(-ok?) sare sozialen behar erreala dute(dugu)?

Honaino irakurri baduzu, zinez, mila esker.
Nire helburua ez da zirikatzea.
Bueno bai. Baina debate eta hausnarketa sotzea ere bai : )

Facebook, Twiter eta Instagram-ez aparte beste mundu bat ere posible da.
SARE SOZIAL LIBREAK.

Baina zer dira sare zozial libreak?
Software librea erabiltzen dute, beraz ez dago tramparik, esaten diguten guztia [eta ez gehiagorik(adbz: nahi ez ditugun datuak gorde)] egiten dutela baieztatu dezakegu.

Fedetatuak izan daitezke: Zuk Gmail bat baduzu ni ez nago behartuta Gmail bat edukitzera zuri EMAIL bat bidaltzeko. Zergatik facebook-en dauden jendearekin hitz egiteko facebook-en kontu bat egin behar dut?
Federazioak zerbitzari ezberdinen arteko komunikazioa ahalbidetzen du, eta zure datuen kontrola edukitzen laguntzen dizu. Software librea denez edonork(edo pertsona talde batek) monta dezake serbitzari(nodo) bat eta bere datuen jabea izan, multinazionalen mempe egon gabe.
Edo beste era batera esanda, bere datuen, bere teknologiaren burujabe.

Oraindik hortik zabiltza?
Maite zaitugu.

Basetxe gaztetxeak GNUsocial sare sozial librean kontu bat sortu dugu , kasu honetan elbinario.net kolektiboak mantentzen duen gnusocial.net zerbitzarian.
Zerbitzariak mantentzea ez da dohainik egiten, zerbitzari honek zure datuak saltzen ez dituenez eta publiziaterik ez duenez hortik ez dauka diru sarrerarik, beraz, guk, zerbitzuarengatik laguntza ekonomiko txiki bat egingo diogu proiektuari.

GNUsocial sare sozialean sartu nahi baduzu nodo(zerbitzari) hauetan egin dezakezu:
https://gnu.io/social/try/
https://mastodon.social/about

Kaleetan ikusiko dugu elkar?
Besarkada bat

Informazione gehiago:
https://elbinario.net/2015/01/19/que-es-quitter-por-dios/
https://elbinario.net/2015/04/26/redes-sociales-libres/
https://elbinario.net/2015/06/11/gnusocial-motivos-para-la-descentralizacion/

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude