Press "Enter" to skip to content

2018ko Trapagarango jaiak, eta aurrera goaz

Ba datoz gure herriko jaiak, eta betiko moduan, urtean zehar egiten ditugun ekintza guztiak finantziatzeko txosna jarriko dugu. Prestaketak, bilerak, turnoak, montaketak, nerbioak… Lan handia da baina gaztetxeko jendea eta inguruan dabilen lagun askoren artean, auzolanean, aurrera eramaten da.

Urteak pasa ahala, kartel, txapa, pegatina eta mezu errebindikatiboen artean multinazionalen publizitateaz beteriko txosna montatu izan dugu, kritikatzen genuen sistemaren aurrean alternatibarik ez zegoela erakutsiz.
Baina hori pixkanaka pixkanaka aldatuz joan da. Txosna dirua ateratzeko tresna soila da? edozer gauza  balio du dirua ateratzeko? guk ezetz uste dugu.

Urte batzuk daramatzagu aldaketak egiten, beste txosna eredu bat sortu nahian, txosna anitza, irekia.
Multinazionalak gure txosnatik kentzen saiatzen ari gara elikadura burujabetzari bidea irekiz. Eta parte batean behintzat lortu dugu, kalitatezko beste produktu batzuk saltzen, kooperatiba eta enpresa txikiak bultzatuz, gertukoa eta ekologikoa indartuz.
Bokatak egiten hasi gara herriko eta eskualdeko nekazariekin elkarlanean, eskualdeko harategi, gaztegile eta okindegi txikiei laguntzen, haien arteko harremana sortuz, bestelako ekonomia sortuz, ekintzen bitartez gauzak
beste modu batez egin daitezkeela erakutsiz.

Baina bidea luzea da, eta gauza asko geratzen dira oraindik….

– Txosnagunea gautxorientzat bakarrik dago sortua edo egunean zehar, herriari, herritarrentzat elkargune izan daiteke?
– Daukagun jai ereduekin erasorik gabeko espazio seguruak sortu daitezke?
– Pentsatu dugu animaliez egiten dugun erabilera?
– Jai eredu honekin, alkoholean oinarritutako txosnekin, zer nolako harremantzeko modua sustatzen du?

Ba bai…milaka kontraesan dauzkagu oraindik, mugitzen ez denak, ordea, ez du kontraesan bat ere edukiko. Eta bitartean aurrera egingo dugu, gure hanka sartze eta akatsekin, apaltasunez, atzera begira eta egindakoaz hausnartuz, egingo duguna aztertuz.

Gure bihotzetan mundu berri bat daramagulako,
Eta momentu honetan mundu hori hazten ari delako.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude