Press "Enter" to skip to content

4. Irratsaioa: MAIATZAK 1

Beste Hilabete bat eta beste Irratsaio bat!
Azkenengo honetan arazoez beteriko irratsaioa.
Gaurkoan pentsatuta geneukanaren erdia bakarrik publikatu dezakegu, esan bezala arazo teknikoak direla eta, irratsaio erdia ezabatu zaigulako.
Maiatzak 1ean grabatutako irratsaio honetan maiatzak 1ko historiari buruz hitz egingo dugu, nondik dator “jai”
hau? benetan jai eguna ahal da?
Badirudi gaur egun dauzkagun eskubide guztiak betidanik eduki ditugula baina hori ez da horrela. Historian zehar ikus dezakegu borrokaren bitartez lorturiko eskubideak direla, hemen ez du inork ezer oparitzen, eta egun, ikus dezakegu nola borroka hoiek berrezkuratzen, berritzen eta birasmatzen ez baditugu gure eskubideak pixkanaka atzera egingo dutela.

Badakizue, gurekin kontaktatu nahi baduzue bidali email bat info@basetxegaztetxea.org!
Hurrengo hilabeterarte ! Bitartean kaleetan ikusiko gara!