Press "Enter" to skip to content

Lehenengo….irratsaioa?

Azkenik egin dugu.
Gure buruetan bueltaka zebilen proiektua berriro gure artera etorri da, IRRATI LIBREA.
Ez gara profesionalak baina maitasun handiarekin egiten dugu, hori da inportanteena.

Komunikabide handiek euren nagusia nor den argi daukate, publizitatearen bidez eta instituzioen diru laguntzen bidez finantziatzen dira, (zuzenean komunikabidearen jabe baldin ez badira) eta noski, janaria ematen dien eskuari ez diote inoiz kosk egingo.
Neutraltasunaz inguraturik agertzen dira baina denok dakigu sistema injusto honen baloreak zabaldu eta finkotzeko eginak direla.

Gu ordea, normalean ahotsa ez dutenei ahotsa emateko intentzioarekin sortu dugu irratia, Trapagarango, zein Meatzaldeko albisteak komentatzeko, gure gizartean gertatzen diren gaietaz hitz egin eta hausnartzeko.

Hemen dugu gure lehen irratsaioa, inprobisatua, betiko moduan, baina piszinara botatzen ez baginen ez genuen inoiz egingo! Ibiltzen ikasten da! Eta gu…. Bagoaz!!

Gure lehen irratsaio honetan Zierbenan dauden errefuxiatuei laguntza emateko sortu den taldeari egingo diogu elkarrizketa eta ondoren Rum For ALL musika taldearekin hitz egingo dugu.

Esteka interesgarriak:

http://www.refugiadosmasquecifras.org/

http://bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info/videos/